Ametsen txokoan CD Ibon Muñoa presoak argitara emandako Ametsen txokoan bizi naizpoema liburuko olerki
batzuk musikatu eta bertsionatu dituzte Eibarko hainbat taldek. Eroa Nazan, Napoka Iria,
Norman, Ekinocio, Josu Gil eta Mikel Arrieta musikariek hartu dute parte proiektuan. Eibarko Legarreko lokaletan grabatu zen, eta estilo ezberdinek bat egiten dute diskoan. CD-arekin batera abestien letrak eta Mikel Zarrabe presoaren koadroen irudiekin osatutako liburutxoa kaleratu dute. Diskoan dauden abestiak Askatu barrura, barrutik mundura (Mikel Arrieta), Mundu gaizto batean II (Norman), Mundu gaizto batean I (Eroa Nazan), Zalantza (Napoka Iria), Mundu gaizto batean VIII (Ekinocio) eta Mundu gaizto batean III (Mikel, Josu, Pulgi) dira